Neptuno Campusa
Ingurumen Hezkuntzako Programa
Neptuno Campusa Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, natura eta itsasoarekiko benetako kontaktua bertatik bertara esperimentatzeko. Ikastetxeekin batera garatzen da, martxotik ekainera arte. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako kanpamentua da.
Ingurumen-jardueren barruan, ikasleek irteerak egiten dituzte Hondarribiko inguruetan, flora- eta fauna-espezieak identifikatzeko, inguruko historia geologikoa ezagutzeko eta gizakiaren esku-hartzeak mota horretako paisaietan dituen ondorioak ulertzeko.
Neptuno Campusean pertsonen arteko harremanak eta gizarte-erantzukizuna sustatzea lantzen da, udalekuetan gertatzen den benetako bizikidetza-testuingurua aprobetxatuz.
Helburu nagusia naturan murgiltze-esperientzia bat bizitzea da. Parte-hartzaileek Nafarroan aurki dezaketenaz bestelako ingurune batekin harremanetan jartzea eta haien gizarte- eta harreman-trebetasunak garatzen laguntzea, sormena eta irudimena indartuz.
Garapen jasangarrirako helburuak dira egonaldian zehar lantzen den zeharkako gaiaren esparrua. 17 GJHak astialdiko hezkuntzaren ikuspegitik lantzen dira, balio unibertsalak txertatuz.
2025ean
Ikastetxeei eskainitako kanpamentuei dagokienez, Neptuno Campusak honako hauek bildu zituen bere instalazioetan: 42 ikastetxe eta 2.000 ikasle baino gehiago. Era berean, 2025ean Landa Eskoletarako kanpamentuak eta Udaleku Inklusiboen programa berreskuratu dira, Isterria, Río Irati, Oncineda, Las Hayas edo Pilar Gogorcena bezalako zentroen bisitarekin. Egonaldi hauetan, udalekua are gehiago eraldatzen da zentro bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko.
Zer da Neptuno Campusa?
