NAIR Center
- Hasiera
- Lankidetzako programak
- NAIR Center
Ikerketari bultzada
Fundación Caja Navarra-k 2025ean NAIR Center-ekin lankidetzari eutsi zion; Nafarroako Adimen Artifizialaren koordinatzailea da, eta dauden zentro teknologikoetako ikerketa aplikatua unibertsitateetako oinarrizko ikerketarekin uztartzen duen erakundea.
Fundación Caja Navarra-ren ekarpenaren helburua doktorego aurreko bi ikerketa-beka bultzatzea da; hurrenez hurren, neurozientzia konputazionalari eta datu eta informazioaren fusioari buruzkoak. Ikerlariak Ander Goñi eta Juan Pedro García dira.
Neurozientzia konputazionala
Doktorego-tesietako lehenak, neurozientzia konputazionalekoak, elektroentzefalogramen edo bestelako seinaleen analisia teknika adimendunen bidez sakontzea du helburu. 2025ean, jardunaldi eta kongresuen parte izan ziren hiru argitalpen aurkeztu ziren. Halaber, nazioarteko lau kongresutan parte hartu zen, arlo honetako beste aditu batzuekin harremanak sortuz.
Datu eta informazioaren fusioa
Doktorego-tesietako bigarrena, datu eta informazioaren fusioari buruzkoa, honetara bideratuta dago: adimen artifizialeko hainbat algoritmotan aplikagarriak diren datu-fusiorako mekanismo berriak garatzea, horien interpretagarritasuna eta azalgarritasuna hobetzeko. 2025eko aldia oso emankorra izan zen datu-bilketan, ADACEN erakundearekin lankidetzan.
Lortutako lehen datuek dagoeneko zenbait emaitza izatea ahalbidetu dute, eta 2026an argitaratuko den artikulu batean plazaratuko dira. Halaber, nazioarteko izaerako 5 ekitaldi eta kongresutara ere joan zen.
Jardunaldia Civicanen
Fundación Caja Navarra-ren eta NAIR-en arteko lankidetza CIVICANen egindako jardunaldi batean Juan Pedro Garcíaren parte-hartzearekin ere gauzatu zen, “Nerbio-sistemaren jarduera aztertzen: AA bidezko modelizazioa eta simulazioa” izeneko hitzaldiarekin. Azpimarratzekoa da, halaber, bere tesiaren nazioarteko kotutoretza egiteko sinatutako akordiotik abiatuta, sei hilabeteko egonaldia egiten ari dela Salernoko Unibertsitateko Nuerone-Lab laborategian.
AAri BURUZKO IKERKETA-BEKAK
ARGITALPEN TEKNIKOAK
NAZIOARTEKO EKITALDIAK ETA KONGRESUAK

Adimen Artifizialari eta Neurozientziari buruzko jardunaldia






