Ahantzezinak
Komunikabideen eta lankidetza-erakundeen arteko lankidetza-esperientzia
Nafarroa Kutxa Fundazioaren Ahantzezinak komunikazio-proiektuak edizio berezia izan zuen 2025ean. Ekimen honen lehen hiru urteetako balantzea egiteko lan-jardunaldi bat antolatu zen, komunikabideen eta nazioarteko lankidetza-erakundeen arteko topaketa eta hausnarketa egiteko unea.
Ekitaldiak ongi bereizitako hiru zati izan zituen. Lehenengoan, Ahantzezinak ekimenaren esparru estrategiko eta instituzionala gogorarazi zen, Fundazioko presidente José Ángel Andrések parte hartu zuelarik. Bigarrenik, Ana Ibarrak, Diario de Noticias-eko egungo zuzendariak, eta Maider Gabilondok, UNICEFen Nafarroako ordezkariak, Ahantzezinak proiektuaren barruan izandako lankidetza-esperientzia azaldu zuten.
Eta amaiera gisa, Judith Torrea kazetari nafarrak bere esperientzia profesionalari buruzko hitzaldia eman zuen, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen arteko mugatik gertu dauden herrietan bizi den egoera hainbat kanalen bidez kontatuz. Balio eta interes handiko lekukotza horrek aukera ematen du planetako eremu askotan pertsona ugarik egiten duten lana ezagutarazteko, krisi humanitarioei ikusgarritasuna emanez.
Zer da "Ahantzezinak"
Nafarroako komunikabideen eta nazioarteko lankidetza-erakundeen arteko lankidetza-proiektu bat da, gizarteak krisi horietan bizi diren pertsonen egoera hobeto ezagutu dezan eta nazioarteko lankidetza-erakundeei komunikazio-tresna gehiago emateko, funts gehiago lortu eta krisi ahaztu horietan bizi diren pertsonen egoera hobetuko duten proiektu berriak sortu ditzaten.
Hala, Agencia EFE, Cadena COPE, Cadena SER, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Navarra Capital, Navarra Televisión, Onda Cero, Pamplona Actual, Radio Nacional eta Televisión Española komunikabideek; eta EACNUR, Cáritas, Acción contra el hambre, Unicef, Gurutze Gorria, Unrwa, Madre Coraje, Intermon Oxfam eta Munduko Medikuak lankidetza-erakundeek indarrak batu dituzte helburu komun honekin.
Komunikabide eta erakunde horiek guztiek gizartearekin duten konpromisoaren erakusgarri da, Nafarroa Kutxa Fundazioaren hasierako ekimenetik sortu den proposamen eskuzabal eta malgu baten bidez. Modu honetan, gizarte-erakundeek proposatuko dituzte lantzen ari diren krisi ahaztuak, eta komunikabideek edukiak sortuko dituzte, gizarteak iritzi publikoarentzat ikusezinak diren errealitate horiek ezagutu ditzan.
Nafarroa Kutxa Fundazioaren ekimen berritzaile honek CECAren saria jaso zuen 2023an; erakunde horrek Gizarte Ekimen Onenaren saria eman zion proiektu honi.









