Gobernu korporatiboa
Gobernantza fundazioaren helburuen zerbitzura
Caja Navarra Fundazioaren gobernu-lana erakundeko Patronatuari dagokio, eta honek, aldi berean, bi batzorde espezifiko ditu: ekonomikoa eta gobernu onarena.
Patronatua
Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena da.
2025ean bost bilera egin zituen: martxoaren 26an, maiatzaren 8an, ekainaren 26an, irailaren 25ean eta abenduaren 11n. Jardueraren eta ondare-kudeaketaren jarraipen periodikoaz gain, landu ziren gai nagusiak honako hauek izan ziren:
- 2023 - 2028 Plan Estrategikoaren berrikuspena eta tarteko doikuntza
- Aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa
- Aurreko ekitaldiko urteko kontuen eta auditoria-txostenaren onespena
- Komunikazio eta Posizionamendu Planaren onespena
- Hurrengo hiru ekitaldietarako enpresa auditorearen izendapena
- 2026rako Aurrekontuaren eta Jarduera Planaren onespena
- Fundazioaren Jasangarritasun Planaren onespena
Kideak
- José Ángel Andrés (lehendakaria)
- Juana García (lehendakariordea)
- Pilar Aramburo
- Mercedes Ferro
- Estrella Lamadrid
- José Luis Martín Nogales
- Isabel Moreno
- Javier Onieva
- Luis Ordoki
Ekonomia Batzordea
Ekonomia Batzordea Fundazioaren organo delegatu bat da, Patronatuko bost kidek osatua.
2025ean hiru bilera egin zituen: martxoaren 13an, ekainaren 18an eta azaroaren 20an. Aurrekontuaren betetzearen eta finantza-ondarearen bilakaeraren etengabeko jarraipenaz gain, landu ziren gai nagusiak honako hauek izan ziren:
- Inbertsio-politikaren egokitzapenaren berrikuspena eta proposamena
- Belaunaldien arteko ekitatea eta baliabideen erabilera jasangarria bermatzeko gastu-arau baten onespena
- Aktiboen esleipen estrategikoaren baliozkotzea
- Finantza- eta ez-finantza-inbertsioen planaren onespena
- Diruzaintzaren kudeaketa-ereduaren onespena
- Inbertsio-politikaren eta CNMVren Jokabide Kodearen betetze-txostenen onespena
Funtzioak
Fundazioaren estatutuen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako funtzio hauek izango ditu:
- Aldian-aldian, aurrekontuaren jarraipenaren eta Fundazioaren ondarearen bilakaeraren berri izatea.
- Fundazioaren finantza-inbertsioen politika eta horien gauzatzea Patronatuari proposatzea.
- Finantza-eragiketak gauzatzea proposatzea edo zuzendaritza nagusiak proposatutakoak onartzea, betiere aurrez ezarritako inbertsio-politikara egokitzen badira eta Patronatuaren ondorengo txostenaren edo, hala badagokio, berrespenaren kalterik gabe.
- Aktibo mota guztiei eragiten dieten finantza- eta ez-finantza-eragiketak Patronatuari proposatzea.
- Fundazioaren kanpoko Kontu Auditoriaren izendapena Patronatuari proposatzea, baita, hala badagokio, kontratazio-baldintzak, bere agintaldi profesionalaren irismena eta izendapenaren ezeztapena edo berritzea ere.
Kideak
Batzorde hau osatzen duten pertsonak hauek dira:
- Javier Onieva Larrea jauna (lehendakaria)
- José Ángel Andrés Gutiérrez jauna
- Juana García Santamaría andrea
- Estrella Lamadrid Morón andrea
- Luis Ordoki Urdazi jauna
Gobernu Onaren Batzordea
Ekonomia Batzordea Fundazioaren organo delegatu bat da, Patronatuko bost kidek osatua.
2025ean lau aldiz bildu zen (otsailaren 24an, maiatzaren 5ean, maiatzaren 26an eta azaroaren 17an). Landu ziren gai nagusiak honako hauek izan ziren:
- Patronatu berriak hartzeko protokoloaren berrikuspena
- Zuzendaritza nagusiaren jardunaren ebaluazioa
- Gobernu Korporatiboaren urteko txostena
- Patronatuaren autoebaluazioa
- Fundazioaren egitura organikoa
Funtzioak
Fundazioaren estatutuen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako funtzio hauek izango ditu:
- Fundazioaren Kode Etikoen eta Gobernu Korporatibo Onaren xedapenak betetzen direla zaintzea, bai eta gardentasunaren arloko betebeharrak ere.
- Fundazioaren egitura organikoaren konfigurazioa Patronatuari proposatzea.
- Zuzendaritza nagusiarentzako ordainsari-politika Patronatuari proposatzea.
- Urtero, zuzendaritza nagusiaren helburuak Patronatuari proposatzea, bai eta haren kudeaketaren eta horien betetzearen ebaluazioa ere, aurrez ezarritako irizpideen arabera haren jarduna baloratuz.
- Patronatuko kideen etengabeko prestakuntza eta Patronatuaren kudeaketaren ebaluazioa sustatzea.
- Patronatuko kide izateko eta Fundazioaren zuzendaritza nagusirako legez eta estatutuetan aurreikusitako baldintzak betetzen direla bermatzea.
- Ordainsarien gardentasuna zaintzea eta Patronatuari horretarako garrantzitsua den edozein informazio aurkeztea.
- Patronatuari txostena igotzea, Patronatuko kideek Fundazioaren interesekin izan ditzaketen gatazka-egoera posibleei buruz, zuzenekoak zein zeharkakoak.
Kideak
Batzorde hau osatzen duten pertsonak hauek dira:
- Mercedes Ferro Montiú andrea (lehendakaria)
- Estrella Lamadrid Morón andrea
- José Luis Martín Nogales jauna
- Isabel Moreno Orduña andrea
